TERRAZO-A BARRUKO ESPAZIOETAN
Zaharkituta zegoela uste genuen baina 2017.urtean itzuli zen, eta badirudi luzerako geldituko dela… hori bai, erabat berriztuta. Material oso gogorra da eta gainera ez du mantenu askorik behar. Hortaz, zergatik ez diogu aukera bat emango tendentzia honi?
Antza denez jatorrian Veneziako marmol-langileek soberakinak ahuntz esnearekin eta buztinarekin nahasten zituzten, eta hau etxeetako terrazak estaltzeko erabiltzen zuten. Hortik izena, terrazo! Konpaktatzeko eta leuntzeko teknikak hobetu zituzten eta horrela oso erresistentea eta disdiratsua izatea lortu zuten, harik eta Italiako etxebizitzen eta palazzoen zoruak estaltzeko material maitatuena bihurtu arte.
KONPOSAKETA
Tradizionalki zemento eta marmol birrinekin egindako oinarri batean aluminio, brontze edo kolorezko kristal zati handiagoak txertatzen ziren.
Gaur egun terrazoak hainbat kolore eskaintzen ditu, erabilitako materialen eta hauen zatien neurriaren arabera, eta jakina erabilitako aglomeratzailearen arabera (normalean zementoa edo epoxi erretxinak). Zati hauek granitoa, kuartzoa, marmola edota birziklatutako beirazkoa izan ohi da. Azken hau modan jarri da aukera jasangarriena baita.
Terrazo berriztu honen aldaera moderno eta ausartenare bila bazabiltza, orduan XXL tamainako harriak aukeratzea gomendatzen dizugu, tonalitate ezberdinetakoak. Dena den, arrisku handiegia irusitzen bazaizu indarra txikitu dezakezu pastel tonuekin.
TERRAZOA ZORUETARAKO
Hezetasunaren aurrean duen portaera ona dela eta, bere erabilera zabalduena zoruetakoa da, barruko eta kanpoko espazioetan. Gaur egun hainbat modutara kokatzen da terrazoa; baldosa modura edota in situ, azalera jarraitu bat sortuz. Kasu honetan harriak edo materialak zoruan jarri eta zemento hidraulikoarekin edo epoxiaren konglomeratzen dira (aukeratutako pigmentu koloretzaileak nahastuta). Azkenik azalera leuntzen da.
In situ egiterakoak kontuan izan beharko dira dilatazio junturak. Azalera osoa zati txikiagotan banatzen duten 1mm-ko zabaleradun letoizko bandak dira. Hortaz, hauen bidez egingo diren marrazkien diseinuak pabimentuaren aukeraketak besteko garrantzia izango du.
TERRAZOA HORMETARAKO
Sortu zenean zoruetarako baino ez zen erabiltzen baina egun Arkitektura eta Barne Diseinuko estudioek sukalde eta komunetako hormak janzteko ere erabiltzen dute terrazoa. Azuleju, marmol eta silestoneak beste. Hainbeste akabera eskaintzen ditu ezen egokia da etxebizitza minimalista baterako edota espazio ausart eta abangoardista baterako.