• .                                                                                        Arratia Arquitectura          .

Advanced Search

€ 0 to € 1.500.000

We found 0 results. View results
Your search results

ETXEBIZITZEN KANPOKO ESPAZIOEN GARRANTZIA

Posted by Inmobiliaria Arratia on abril 24, 2020
0

Zuen ustez, zein da zuen etxeko espaziorik garrantzitsuena? Tradizionalki baserrietan bizi ziren familiek euren bizimodua sukaldearen (sutearen) inguruan antolatzen zuten, hau baitzen bero-iturri nagusia. Baina berokuntza sistemak gero eta sofistikatuagoak izanik, etxebizitzako gela guztietan izan ditzakegu bero-puntuak. Gure bizimoduak ere asko aldatu dira ordudanik; orain gehienok ordu asko etxetik kanpo ematen ditugu eta ozta-ozta dugu sukaldatzeko astirik. Hori dela eta gaur egun gongelak bihurtu dira etxebizitzen zentroan. Bertan erlaxatu, jolastu, elkartu, gure senide eta lagunekin ospatu… eta koronabirusaren garaietan bulego, gimnasio, ikasgela, dantzaleku edota online kontzertuetako eszenatoki moduan ere erabiltzen ditugu!

Baina ia biztanle guztiak etxean gauden denboraldi honetan benetan protagonista bihurtu diren espazioak kanpokoak dira. Altxor preziatu eta miretsitako luxu. Balkoiek, terrazek, teilatu lauek, portxeek eta jardinek espazio gehiegiago eskaintzen digute. Baina horrez gain, gunerokotasunetik irteteko gune perfektuak dira, adibidez aire librean gosalduz, ardo kopa batekin lagundutako irakurketarekin edota kandeladun afari-zita bat eginez. Etxe barruan egoteak eragiten digun larritasun sentsazio horretatik urruntzen gaituzte eta gizarte-isolamendua jasangarri egiten digute. Izan ere, auzokideekin harremanak mesedetzen dituzte inongo kutsadura-arriskurik gabe. Gure herrietako kaleez beste ikuspuntu batetik eta modu seguruan gozatzeko aukera ere ematen digute.

Balkoi edo terrazek balio arkitektonikoa ematen diote gure etxebizitzari, baina horrez gain gure osasunerako onuragarriak ere badira. Kanpoko airea arnasteak eta larruazalean eguzkia sentitzeak gure osasunerako onura asko ditu, besteak beste, estresa kentzea eta estutasuna baretzea. Baina horrez gain gure jardin edo ortu txikia zaintzea denborapasa ederra izan daiteke konfinamendu honi (eta ziuraski etorriko direnei) aurre egiteko, hainbat eta hainbat ordu bete beharko baititugu oraindik nola edo hala. Hortaz, balkoia duzuenok aprobetxa ezazue, besteoi bat lortzearekin amets egitea baino ez baitzaigu geratzen…

*️⃣Instagramen ikusitako argazkiak gustatu bazaizkizue, hauek dira erakutsi dizkizuegun balkoi eta portxeak. Hemen lortuko duzue haien inguruko informazio dena:

https://inmobiliaria-arratia.com/propiedad/casa-en-dima-b-o-iturriotz-barri/

https://inmobiliaria-arratia.com/propiedad/piso-en-igorre-c-elexalde-3/

https://inmobiliaria-arratia.com/propiedad/casa-en-igorre-b-o-mikele-deuna/

https://inmobiliaria-arratia.com/propiedad/casa-en-dima-b-o-bikarregi-2/

https://inmobiliaria-arratia.com/propiedad/casa-en-dima-b-o-oba-bekoa/

Leave a Reply

Your email address will not be published.

Compare Listings