KANPORAKO LANDARE ETA HESI BEGETALAK
Nork ez du natura maite? Osasun-krisi honek ekarri digun itxialdiak naturarekin kontaktuan egotea kendu digu, eta denboraldi hau hain luzea egin zaigu ia-ia sentimendu hori ahaztu egin zaigula. Denoi etxean jardin bat dutenei izan ezik, hauek ez baitute itotasun hori nabaritu… Hortaz, beste epe luze batean baldintza berdinetan igarotzeko beldurra baduzu eta natura zure jardinera hurbildu nahi baduzu, hona hemen 7 landare indartsu. Izan ere, kanpoko landareek mantenu gutxi behar dute eta urte osoan zehar irauten dute, lasaitasuna bermatuz.
Clivia miniata
Landare hau oso erresistentea da baina eguzkitik babestea komeni da. Hosto luze eta lodiak ditu. Landare laranja eta gorriak negu amaieratik udara arte iematen ditu, eta hauek erortzen direneak fruitu berdeak irteten dira, gerora gorritzen direnak.
Trachelospermus jasminoides
Loretxo zuridun landare hau oso igokari ona da. Lurrean bertan edota poteetan landa daiteke, eta horregatik egokia da pergoletan, hormetan, portxeko zutabeetan edota balkoian ere kokatzeko. Hostotsua da tenperatura oso baxuetan izan ezik, eta bere ezaugarri garrantzitsuena bere loreak oso usaintsuak direla da.
Hortentsia
Hortentsiak oso landare gogorrak dira eta lur azidoa eta hezetasuna baino ez ditu behar hazteko. Bere hosto eta lore handiek azalera zabalak erraztasunez betetzen dituzte eta hazterakoan altuera eta bolumen handiak har ditzakete. Gomendagarria da iparraldean landatzea.
Photinia x fraseri
Zuhaixka honek 3m-ko altuera har dezake eta hosto iraunkorrekoa da. Hortaz, bere hosto gorri eta berdeek urte osoan zehar irauten dute. Hori dela eta, hesiak eta itxiturak osatzeko erabiltzen dira.
Agapanthus africanus
Bere hostoek urtaro guztiak jasaten dituzte eta lore urdin edo zuriak udaberri amaieratik udara arte ematen ditu. Lurrean edo poteetan landa daiteke.
Banbua
Begiradak ekiditeko landare altu baten bila bazabiltza banbua da erantzuna. Ez du eguzkirik behar eta gainera bere inguruan belar txarrak ez haztea bermatzen du.
Iris germanica
Lore oso bereziak ematen ditu, motaren arabera moreak, zuriak, horiak ala gorriak. Hostoak Clivia miniatarenaren modukoak dira, baina argalagoak. Landare hau ere poteetan landa daiteke baina edozein modutara ere, kontu handia izan behar da oso erraz zabaltzen delako, inbaditzaile izan arte. Udaberrian eta udan loratzen da.